Hondarribian Jazz jaialdiaren bigarren edizioa martxan da igandera arte

Hondarribian Jazz jaialdiaren bigarren edizioa martxan da igandera arte Judith Hill, Carmen Souza, Goizargi Gospel Choir, Takiya Kuroda, Ksenia Parkhatskaya eta Caco Senante izango dira jaialdian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hondarribian-jazz-jaialdiaren-bigarren-edizioa-martxan-da-igandera-arte/@@download/image/judith_hill_duo.jpg
2023/07/11
Judith Hill, Carmen Souza, Goizargi Gospel Choir, Takiya Kuroda, Ksenia Parkhatskaya eta Caco Senante izango dira jaialdian.
Hondarribian Jazz jaialdiaren bigarren edizioa martxan da igandera arte

Hondarribian Jazz Nazioarteko Jaialdiaren bigarren edizioa abiatu zuten atzo eta igandera bitarte hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da. Doako emanaldiak eskainiko dira Kasino Zaharreko lorategietan jarriko duten karpan, Arma Plazan, Apezpiku Plazan eta Erreginaren Baluartean. Ordainpeko kontzertuak Itsas Etxea Auditoriumean izango dira eta nazioarteko musikariek joko dute bertan, egunean bi kontzertu. 

Gipuzkoa plazan Women In Hondarribian Jazz egingo dute, emakumeen kontzertuei eta jazzaren zabalkundeari, sustapenari eta garapenari eskainitako gunea. Bestetik, FamiliJazz gunea ere egongo da, haurrak dituzten familiei zuzenduta, eta egunean bi kontzertu egingo dituzte bertan. Agustiña Genua Saralegi plazan, berriz, familia zinemaren proiekzioak antolatu dira.

Antolatzaileek azaldu dutenez, udako jazz jaialdien zirkuituan sartzea dute helburu eta, hori dela eta, goi mailako musikariak ekartzearen aldeko apustua egin dute, hala nola Judith Hill, Ksenia Parkhatskaya, Caco Senante, Takiya Kuroda eta Carmen Souza. 

Igandean, jaialdiari amaiera emateko, Bokale Brass Band taldeak Hondarribiako kaleak zeharkatuko ditu kalejiran eguerditik aurrera, Louisianako ekitaldi sozialen desfile tipikoetan inspiratua. 

Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.