Homosexualitateak gastronteritisa eragiten du Opus Deiren ospitalearen hitzetan

Homosexualitateak gastronteritisa eragiten du Opus Deiren ospitalearen hitzetan Nafarroako Unibertsitateko klinikaren iritziz, larrialdietan gastroenteritisa diagnostikatzeko orduan beharrezkoa da "ohitura sexualetan" arreta jartzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homosexualitateak-gastronteritisa-eragiten-du-opus-deiren-ospitalearen-hitzetan/@@download/image/homosexualidad-promiscuidad-gastroenteritis-Opus-Dei_1272482770_13725732_1020x574.jpg
2019/08/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Nafarroako Unibertsitateko klinikaren iritziz, larrialdietan gastroenteritisa diagnostikatzeko orduan beharrezkoa da "ohitura sexualetan" arreta jartzea.
Homosexualitateak gastronteritisa eragiten du Opus Deiren ospitalearen hitzetan

Ez da txantxa; Opus Deiren Nafarroako Unibertsitateko ospitalean, gastronteritisa eta homosexualitatea zein promiskuitatea zuzenean daude lotuta. Halaxe azaldu du Público egunkariak; antza denez, gastroenteritis akutuari buruzko txosten batean agertu da baieztapen bitxi hau.

Dokumentu horretan adierazten denez, gaixoaren "promiskuitatea eta homosexualitatea" kontuan hartu behar dira "proktitis eta Shigella, salmonella, Campylobacter eta gonorrea infekzioak" atzemateko orduan. Joera sexualak ez dira kontutan hartu beharreko bakarrak Opus Deirentzat; gidan zehazten dutenez, berriki egindako bidaiei buruzko informazioa, lanbidea,  elikagai kutsatuak jan ote dituen, edo toxinekin eta intsektizidekin kontakturik izan duen ere garrantzitsua da.