Homosexualitatea despenalizatu dute Indian

Homosexualitatea despenalizatu dute Indian 157 urteren ondoren, sexu bereko pertsonen arteko harremanak ez dira krimena izango herrialdean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homosexualitatea-despenalizatu-dute-indian/@@download/image/15362502752622.jpg
2020/02/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

157 urteren ondoren, sexu bereko pertsonen arteko harremanak ez dira krimena izango herrialdean.
Homosexualitatea despenalizatu dute Indian

Orain arte, Indian penalizatuta zeuden sexu bereko harremanak; 157 urtez, 377. artikulua aplikatuta zigortu dituzte beren homosexualtasuna edo lesbianismoa publikoki adierazten zutenei. Baina amaitu da jazarpen legala; hemendik aurrera, herrialdeak homosexualitatea despenalizatuko du.

Ez da Indiak artikulu hori bertan behera uzten duen lehen aldia; 2009an prozesu bera hasi zuten, baina Auzitegi Gorenak berriro indarrean ipini zuen 2013an, alderdi politiko zein erlijiosoen presioari kasu eginez. Oraingoan baina, 2013ko lege hori ere bertan behera uztea lortu dute. Zorionak India!