Homofobiaren aurkako eguna Habanan

Homofobiaren aurkako eguna Habanan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homofobiaren-aurkako-eguna-habanan/@@download/image/87p22habana.jpg
2012/12/13
berria
Homofobiaren aurkako eguna Habanan
Habanan Homofobiaren Aurkako Eguna egin zuten maiatzaren 17an. Kubako historian, iaz egin zuten lehen aldiz honelako ekitaldi bat, eta aurtengoak babes handia izan du. Mariela Castro, Sexu Heziketarako Nazio Erakundeko burua eta Raul Castro presidentearen alaba, aldaketak bultzatzen ari da sexuaren alorrean, eta horren ildotik etorri da Homofobiaren Aurkako Eguna. Ekitaldietan, Kubako hainbat artistak eta idazlek parte hartu zuten, baita Mariela Castrok berak eta Ricardo Alarcon parlamentuko presidenteak ere. Besteak beste, ihesa antzemateko azterketak egin eta kondoiak banatu zituzten. Beste toki askotan bezala, Kuban luzaroan jazarri dute homosexualitea.