Homofobiaren aurkako eguna da gaur

Homofobiaren aurkako eguna da gaur https://www.gaztezulo.eus/albisteak/homofobiaren-aurkako-eguna-da-gaur/@@download/image/20105177799Gehitu.jpg
2012/12/13
berria
Homofobiaren aurkako eguna da gaur
Zenbait ekintza egingo dituzte Euskal Herrian. Gasteizen, esate baterako, Pikarrai, 7menos20 eta EHGAM taldeek elkarretaratzea egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan, 20:00etan, "eskuineko homofobo baten antzekoena: ezkerreko homofobo bat da". Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexual elkarteak gaitzetsi duenez, oraindik ere bada pertsona guztiak diferenteak izatea aberasgarritzat ikusi beharrean mehatxu gisa ikusten duenik.

Hain justu, 20 urte betetzen dira gaur Osasunaren Munduko Erakundeak erabaki zuenetik homosexualitatea eta transexualitatea buruko gaitzen zerrendatik kentzea.