Homofobia eta transfobia ilegalak Suitzan

Suitzak Zigor Kodea aldatu du, eta hemendik aurrera, homofobia eta transfobia ilegalak izango dira herrialdean. Hala, delitu horiez akusatzen dituztenek 3 urteko kartzela zigorra jaso ditzakete hemendik aurrera. Suitzako Kontseiluak 118 boto alde eta 60 aurkako emaitzarekin onartu du legearen aldaketa; Mathias Reynard, legearen bultzatzaile nagusiak, pozez hartu du erabakia: "Homofobia ez da iritzi bat, krimen bat da!".
Herriak 2007an legalizatu zituen sexu bereko ezkontzak, baina oraindik ez dituzte bikote heterosexualen pareko eskubideak adopzio edota zerga kontuetan. Halere, lege aldaketarekin Europako herrialde aurrerakoienetakoan bihurtu dira LGTBI eskubideen gaian.