Homer azalean

Zeelanda Berriko gazte bat, Lee Weir izenekoa, Guinness World Records zerrendan sartu da Homer Simpsoni esker. Dirudienez, txikia zenean gurasoek ez zioten telesaila ikusten utzi, semearentzat desegokia zelakoan. Debekuak, hala ere, ez zuen gazteak Simpson familiako pertsonaiarengan zuen miresmena zapaltzerik lortu, eta urtez urte joan da AEBetako telesaileko aitaren irudia ezker besoan tatuatzen. Hala, Homer Simpsonen tatuaia gehien dituen pertsona izateagatik sartu da Guinnessean: pertsonaiaren 41 irudi ditu, hainbat aldaeratan, bere besoan!