Home for Orphans

Taldea erdi desagertua egon arren, hiru disko grabatu ditu oraintsu: bi zuzeneko ( Live at Maxwell eta Live at Goner) eta Home for Orphans hau. Oraingoan, hainbat singletan barreiatutako kantuak bildu dituzte. Hortaz, batek pentsa dezake, aurretik baztertu zituzten kantuak berreskuratu dituztela, zaleei sosak osteko. Ez da horrela: Greg Cartwright handiak, ez du oraindik kantu txar bat bera ere sinatu Memphiseko Reigning Sound taldearekin. Soula, garage rocka, eta countrya bere egin ditu, eta kantu hunkigarriak idazten ditu, eta lantzean behin, garage rock erasoaldiak ere antzematen dira. Dylan, Wilco, Jayhawks eta antzeko talde eta musikariekin gozatzen duten horiek Oblivian ohiaren kantutegira gerturatu behar lukete. Emozioz beteriko kantuok umezurtzak hunkitzeko modukoak dira. Zinez.