Holy Motors

Filmeko protagonista alde batetik bestera daramate limusina batean eta geraleku bakoitzean pertsonaia bat antzeztu behar du: hiltzailea, eskalea, enpresaria... Sormena metodologiatzat duen film honetaz ari direnean kritikariak bat datoz kitzikagarria, kutrea, zoroa, biolentoa, gaixotzekoa edo hipnotikoa dela esaten. Baina batzuek maisulana dela dioten bitartean, besteek engainutzat hartzen dute.