Holmesen erretiroa

Holmesen erretiroa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/holmesen-erretiroa/@@download/image/holmes_1380800570.jpg
2013/10/07
albiste-laburra
1998an Gods and Monsters gogoangarrian elkarrekin lan egin ostean, Sherlock Holmesek batuko ditu berriro Bill Condon zuzendaria eta Ian McKellen aktorea A Slight Trick of the Mind filmean. Jada erretiroa hartu duen arren, duela 50 urte gertatu eta argitu gabe jarraitzen duen kasu batek obsesionatuko du Holmes. Eta Watson? Bada Watsonik ez da izango, eta bere lekuan, aitaren bidea jarraitu nahi duen semea izango du bidelagun Sherlockek.