Hollywoodeko superdetektibea

Hollywoodeko superdetektibea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/07/18
albiste-laburra
Aitor Abaroa @abaroa37
Hollywoodeko superdetektibea
80ko hamarkadan zinema estatubatuarraren poliziarik katxondoena gorpuztu zuen Eddie Murphyk: Axel Foley. Bada jatorrizko trilogiaren ostean, dirudienez, berriz ere pantaila handira bueltatuko da. Jerry Bruckheimer ekoizleak Black filmarekin ezagutzera eman ziren Adil El Arbi eta Bilall Fallah zuzendari belgiar gazteen esku utzi du proiektua, eta Mission Impossible frankiziako azken filma idatzi zuten Andre Nemec eta Josh Applebaum izango dituzte gidoilari. Noski, Murphy ere proiektuan dago.