Hollywood Ending ***

Hollywood Ending *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hollywood-ending/@@download/image/22p44-4.jpg
2002/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Woody Allen. Aktoreak: Woody Allen, George Hamilton, Tea Leoni, Erica Leerhsen. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 112 minutu.  
22.zenbakia
Hollywood Ending   ***
Zinemagile langabetu bati film bat zuzentzeko aukera eskainiko diote, aspaldiko partez. Ekoizleak, ordea, filmeko protagonista — bere maitalea— inposatuko dio. Zuzendariaren zoritxarrerako, emazte ohia da filmeko protagonista. Hori guztia gutxi balitz bezala, zinemagile gizajoa itsu geratuko da gaixotasun psikosomatiko bat tarteko. Nolanahi ere, filma zuzentzeko prest azalduko da gizona. Ez du, beharbada, Woody Allenen aurreko lanen mailarik. Hala ere, komedia atsegina da. Merezi du