Holandak lanera bizikletan joaten direnei ordaindu egin nahi die

Azpiegituren ministroak jendeak bere autoak utzi eta bizikletan hartu ditzan nahi du. Horretarako helduentzako programa bat garatu du. Programa horren arabera bizikletaz lanera bidean ibilitako kilometro bakoitzeko 19 zentimo eskuratuko ditu erabiltzaileak.
Orotara 350 milioi euro inbertituko dira azpiegituretan 200.000 hiritar konbentzitzeko lanera bizikletan joatea hobea dela. Horretarako, bizikletentzako bide berriak sortzea da asmoa, baita hauentzako 25.000 aparkaleku ere.
Egun holandarrek burutzen dituzten desplazamenduen lautik hiru bizikletan izan ohi dira, langileen %50 lan lekutik gehienez 15 kilometroa bizi baitira. Beraz, ez dute aitzakiarik bizikleta ez erabiltzeko. Beharbada indarrean jarri nahi den neurri honekin ez da inor aberastuko, baina erregaia aurreztuko eta gutxiago kutsatuko da, bestetik dirua oparitzen zaio erabiltzaileari eta gainera osasunean irabazten da. Noizko hemen antzeko neurriren bat?