Holandak alokairuen prezioak mugatuko dituen legea onartu du
Kontserbadore zein laboristek babestu dute neurri hau. Honela, neurri honen bitartez datozen hiru urteetan ezingo dira alokairuen prezioak igo. Eskuin muturreko alderdi gutxi batzuk soilik agertu dira neurriaren aurka.

Datozen hiru urteetan etxeen jabeek ezingo dute euren alokairuaren prezioa igo. Osasun krisi eta krisi soziala dela eta hartu dira neurri hauek. Sektore pribatuko errentak %1eko igoera soilik burutu ahal izango dute inflazioa dela eta.
Legea Henk Nijboer diputatu laboristak aurkeztu zuen otsailaren 9an eta alderdi guztien babesa jaso zuen eskuin muturrarena kenduta. Lege berriak milioi erdi etxebizitzei eragingo die; hilean 750 euroko kopurua gainditzen dutenei hain zuzen. Pasa den urtean 87.000 pertsonek jasan zuten alokairuen prezio igoera. Orain onartu den lege honekin igoera horiek ilegalak izango lirateke.
Lege honek bidea irekitzen du, arazo ekonomikoak daudenean alokatzen dutenek deskontuak egin ditzaten testuinguruaren arabera. Hori dela eta, diru-sarrera altuak dituzten etxetiarrei alokairuaren prezioa igotzeko aukeraren bidea ere irekia geratzen da.