Hogwartsetik oihanera

Harry Potterren sagari amaiera emateko aukeratu zuten David Yates zuzendaria eta, emaitza onak ikusita, Warner Bros ekoiztetxeak aspalditik esku artean duen proiekturik garrantzitsuenetako baten ardura emango diola dirudi, Tarzani behinola izandako ospea bueltatzea. Horretarako, Johnny Weissmüllerren maila emango duen aktorea behar dute, eta diotenez, Alexander Skargard aukeratu du Henry Cavill, Charlie Hunnam edo Tom Hardy bezalako izen handien gainetik.