Hogeita lau ordu euskaraz

1976ko martxoaren 27an, Loiola, Iruñea, Bilbo eta Donostiako Herri Irratiek Euskal Herri osora hogeita lau orduz euskaraz zabaldu zen irratsaioa egin zuten. Irratsaio harekin, Herri Irratiak mugarri historikoa ipini zuen euskarazko irratigintzan, eta "Hogeita lau orduz euskaraz" egiteko erronka bikain gainditu zutela ospatzeko, esatari ausart haiek kantaldi ederra antolatu zuten Donostiako belodromoan.
Egun osoa iraun zuen irratsaio berezi hartan, garai hartako euskal kulturaren izenik garrantzisuenak elkarrizketatu zituzten: Joxe Migel Barandiaran, Patxi Altuna, Martin Ugalde, Pierre Lafitte, Joxe Azurmendi, Julian Ajuriagerra, Julene Azpeitia, Jose Luis Zumeta horiek guztiak elkarrizketatzeko, mahai-inguruak antolatzeko, kazetari lanetan aritzeko, hamaika euskaltzaleren laguntza izan zuten Herri Irratikoek. Franco hil berritan, euskara ur handitan itoko zela zioten harroxkoentzat, hura bai lezio ederra!