Hogeita hamar herri indigenek baleei “pertsona juridiko” estatusa eman diete hauek babesteko

Hogeita hamar herri indigenek baleei “pertsona juridiko” estatusa eman diete hauek babesteko Neurri berri hau Lur planetako ugaztunik handienaren ehiza ekiditeko ezarri da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hogeita-hamar-herri-indigenek-baleei-201cpertsona-juridiko201d-estatusa-eman-diote-hauek-babesteko/@@download/image/pexels-eliannedipp-4666753.jpg
2024/05/07
Neurri berri hau Lur planetako ugaztunik handienaren ehiza ekiditeko ezarri da.
Hogeita hamar herri indigenek baleei “pertsona juridiko” estatusa eman diete hauek babesteko

Islandia eta Japonia baleak ehizatzen dituzten bi herrialde dira. Izan ere, orain dela hamarkada bat, Nazioarteko Balearen Komisioak hauek arrantzatzea debekatu bazuen ere, urtero 3.500 ehizatzen dira.

Hau ekidin nahian maoriek Ozeano Bareko uharte batean hogeita hamar herri indigenatako buruak bildu zituzten, eta adierazpen historiko bat sinatu dute: lehenengo aldiz baleei “pertsona juridiko” estatusa ezarri zaie.

Erabaki hau hartzeaz gain, munduko beste nazioak animatu nahi izan dituzte berdina egitera, baleen desagerpena ekiditeko.
Proiektu aurrendari honen izena Honomoana halo da eta maoriak bultzatua izan da planetako lur eta ozeanoak leheneratzeko helburuz. Horretarako, ondasun naturaletan inbertituko dute.

Izan ere, antzinako maori kulturetan baleak euren arbasoak zirela uste zuten eta beraz, hauek “pertsona juridiko” izendatzearekin “zor historikoa” kitatu nahi izan dute.

Sinatutako adierazpen honetan baleak “eskubideak dituzten pertsona juridikoak” direla aitortzen da eta beraz, babestu egin behar direla. “Euren abestiak ozeanoaren bihotz taupadak dira eta, datozen belaunaldientzat, euren biziraupena bermatzeko ardura dugu” baieztatu du Mere Takoko-k, Conservation International Aotearoa GKEko, presidenteordeak.

Baleei egindako aitortza eskubideen artean dago animalia hauek aske mugitzeko eskubidea, ingurune osasuntsu batean bizitzekoa eta euren populazioak berrezartzekoa. Honegatik, adierazpen historiko honek ugaztun handi hauentzat itsas gune babestuak ezartzea eskatzen du.