Hogeita hamar emakumeren ekarpena biltzen duen erakusketa Zegamako Anduetza parketxean

Hogeita hamar emakumeren ekarpena biltzen duen erakusketa Zegamako Anduetza parketxean Errekonozimendurik izan ez duten emakumeen lana jaso dute '30 emakume ahaztezin' erakusketan eta uztailaren 15era arte izango da ikusgai. Herritarrek ere egin ditzakete ekarpenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hogeita-hamar-emakumeren-ekarpena-biltzen-duen-erakusketa-zegamako-anduetza-parketxean/@@download/image/erakusketa.jpg
2021/06/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Errekonozimendurik izan ez duten emakumeen lana jaso dute '30 emakume ahaztezin' erakusketan eta uztailaren 15era arte izango da ikusgai. Herritarrek ere egin ditzakete ekarpenak.
Hogeita hamar emakumeren ekarpena biltzen duen erakusketa Zegamako Anduetza parketxean

Zegamako Anduetza Parketxean ikusgai dagoen 30 emakume ahaztezin erakusketaren helburua errekonozimendurik izan ez duten emakumeen ekarpenak biltzea da. Zegamako Udalak, Emakundek, Emakumearen Euskal Museoak eta Gipuzkoako parketxe sareak elkarlanean antolatutako erakusketan akuarela lanak eta emakumeei egindako aipamenak jaso dituzte. Lan ezberdinetan ibilitako emakumeak ageri dira bertan, tartean bertsolariak, margolariak, matematikariak edo politikariak. Emakunderen 30.urteurrenerako sortutako liburu batean du jatorria erakusketak; 30 emakumek egindako lanez eta Elena Ciordia artistaren akuarela obrez osatu zuten argitalpena. 

Herritarrek haien ekarpenak egiteko eremua ere prestatu dute eta asmoa “apurka-apurka herri bakoitzeko emakume ahaztezinen ekarpenak" biltzea da, "merezi duten emakumeei errekonozimendua egiteko". Uztailaren 15era egin daitezke ekarpenak  eta "etxeko lanetan edo euskararen testigua aurrera eramateko egindakoak" ere izan daitezke, "ikusezinak izan diren emakumeen isilarazitako lanak argitaratu" nahi baitituzte. 

Erakusketa uztailaren 15era arte egongo da ikusgai, asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.