Hogeita hamahiru emanaldi izango dira Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian

Hogeita hamahiru emanaldi izango dira Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian Nomofobikak konpainiaren 'Kris eta Krash ile-apaindegia' eta Txiki umoregilearen 'Euskaldunen jatorria, historia ta irria' estreinatuko dira bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hogeita-hamahiru-emanaldi-izango-dira-donostiako-poltsiko-antzerki-jaialdian/@@download/image/2023_KRIS ETA KRASH_by Idoia Unzurrunzaga.jpg
2023/05/02

Irudiak: Idoia Unzurrunzaga (Kris eta Krash)
eta Guillermo Casas (Ez dok ero)

Nomofobikak konpainiaren 'Kris eta Krash ile-apaindegia' eta Txiki umoregilearen 'Euskaldunen jatorria, historia ta irria' estreinatuko dira bertan.
Hogeita hamahiru emanaldi izango dira Donostiako Poltsiko Antzerki Jaialdian

Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren hogeita hamabigarren edizioa antolatu dute ostegunean hasi eta hilaren 21era bitartean. Hamabost konpainiek hartuko dute parte eta formatu txikiko hogeita hamahiru emanaldi izango dira guztira, horietatik hamazazpi euskaraz. Emanaldiak hiriko hogeita bost espaziotan egingo dituzte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "antzerkia, umorea, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdi honen osagai nagusiak, eta gaurkotasuneko gaiak oholtzaratuko dira, kritika eta transgresioa nahasita, bizi dugun munduari buruzko ikuspegi desberdina eskaintzeko".

Edizio honetan ere Euskarazko Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XIII. deialdiko irabazleak hartuko du parte, Nomofobikak konpainiaren Kris eta Krash ile-apaindegia antzezlanak. Finalista izandako Txiki umoregilearen Euskaldunen jatorria, historia ta irria lana ere ikusi ahal izango da.

Era berean, Pepín Treren Verdades como puños, Diego PeñarenVeintiuno, Amélie La Magaren Más magia eta Tartean Teatroaren Ez dok Ero (desentxufatua) lanak ere izango dira jaialdian, besteak beste.

Jaialdiko azken ostiralean, Convent Gardeneko criptan egingo den festan, Demode Quarteten EPA, publiko guztiarentzako umorez betetako ikuskizun musikala, eta Albina Stardust & Divina Comediaren Drag Show-a ikuskizunak izango dira.