Hogei bakarlari eta talde baino gehiago izango dira Euskal Herriko txistulari gazteen txapelketan

Hogei bakarlari eta talde baino gehiago izango dira Euskal Herriko txistulari gazteen txapelketan Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritako hogeita bi bakarlari eta bi talde lehiatuko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hogei-bakarlari-eta-talde-baino-gehiago-izango-dira-euskal-herriko-txistulari-gazteen-txapelketan/@@download/image/txistu.jpeg
2023/04/28
Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik etorritako hogeita bi bakarlari eta bi talde lehiatuko dira.
Hogei bakarlari eta talde baino gehiago izango dira Euskal Herriko txistulari gazteen txapelketan

Azken hamabost edizioak Hernanin izan dira eta lehen aldiz Bilbon, BBK Aretoan, egingo da Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak antolatuta. 

Guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako udalerrietako hogeita bi bakarlari, 16 urtera artekoak, eta Nafarroako bi talde, Sarasate Taldea eta Iruñerria Taldea, lehiatuko dira. 

Txapelketa goizeko hamaiketan hasiko da, Patxi Laborda Bilbao Musikako dantza irakasleak aurkeztuta. Ordu bi eta erdiak aldera amaituko da eta orduan egingo dute sari banaketa.

Epaimahaia, Maite Sagastibeltzak, Iker Larraurik eta Maite Lomasek osatuko dute, eta honako alderdi hauek izango dituzte kontuan puntuazioa zehazteko garaian: burutzapena, interpretazioa, soinuaren kalitatea, obraren zailtasuna eta emanaldia.

Sari banaketaren ondoren parte hartzaileentzako eta irakasleentzako mokadua izango da BBK Aretoko hallean.