Hogei antzezlan izango dira Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketan

Hogei antzezlan izango dira Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketan 14 eta 30 urte arteko gazteen lanak ikusi ahal izango dira maiatzetik ekainera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hogei-antzezlan-izango-dira-donostiako-34-gazteen-antzerki-topaketan/@@download/image/albiste gat.png
2023/05/09
14 eta 30 urte arteko gazteen lanak ikusi ahal izango dira maiatzetik ekainera.
Hogei antzezlan izango dira Donostiako 34. Gazteen Antzerki Topaketan

Donostia Gazteriak, Donostia Kultura eta Kutxa Kulturekin elkarlanean, 34. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du. Hogei antzezlan eskainiko dira hiriko sei agertokitan maiatzaren 17tik ekainaren 16ra.

Gazteria eta antzerkiaren arteko harremana eta sortzaile gaitasuna sustatzea da topaketaren helburua eta baita gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatzea ere. 

14 eta 30 urte bitarteko gazteen antzezlanak hiriko hainbat agertokitan antzeztuko dira, hala nola Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Kultur Kluba edota Kontadores.

Ekoizpen propioak nahiz klasikoak ikusi ahal izango dira, eta Maria Redondo, Asier Burguete eta Miren Arrieta antzezleak arduratuko dira epaile lana egiteaz. Sari banaketa ekainaren 17an izango da Kutxa Kultur Plazan.

Sarreren prezioa hiru eurokoa izango da espazio guztietan. Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritzeko antzerki lanak ikusteko sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira Donostia Kulturaren webgunean, www.donostiakultura.eus, eta antzeztuko den espazioaren lehiatilan. Kutxa Kultur Klubeko eta Kontadoreseko emanaldien sarrerak, berriz, egunean bertan erosi ahal izango dira leihatilan bertan.