Hodeien adorea

Hodeien adorea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hodeien-adorea/@@download/image/20121172147Hodeien_Adorea_Yoseba_Pena.jpg
2012/11/02
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Yoseba Peña
134.zenbakia
Jonek, parrandatik bueltan datorrela, bost lagun ikusi ditu droga saltzaile bat jipoitzen. Haietako bat bere anaia nagusia, Txefe, dela otu zaio. Bostek alde egindakoan, Jon droga saltzailearengana gerturatu eta, hilda dagoela konturatzean, larrialdietara deitu du. Droga saltzaileak emango digu Preciado familiako hiru anaien berri: Txefe auto mekanikariarena, Jon unibertsitateko ikaslearena eta Hodei autistarena. Kontatzeko moduak du indar gehien; errealitatea eta fikzioa bereizteko zailtasunak irakurlea nahas zein lilura dezake.