Hodeiak astindu eta euria sorraraziko duten droneak

Hodeiak astindu eta euria sorraraziko duten droneak Lainoei karga elektrikoak eman eta zoruraino iristeko moduko euri-tantak eragin nahi dituzte. Datozen hilabeteetan egingo dituzte probak Dubain. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hodeiak-astindu-eta-euria-sorraraziko-duten-droneak/@@download/image/dronea.jpg
2021/07/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lainoei karga elektrikoak eman eta zoruraino iristeko moduko euri-tantak eragin nahi dituzte. Datozen hilabeteetan egingo dituzte probak Dubain.
Hodeiak astindu eta euria sorraraziko duten droneak

Arabiar Emirerri Batuetan basamortuko klima zakarra dute eta euriaren premia izaten dute. Hori dela eta, arazoari konponbidea emateko, inbertsio handiak egiten dituzte ikerketa zientifikoetan. Erresuma Batuko Reading unibertsitateak hauxe proposatu zuen 2017an: droneak bidaltzea zerura hodeiei karga elektrikoak eman eta euria egin dezan. Ordutik helburu hori lortzeko ikerkuntzan aritu dira zientifikoak eta badirudi datozen hilabeetan egingo dituztela probak Dubain. 

Alya Al-Mazroui ikerketa programaren zuzendariak adierazi duenez, droneak maila baxuan egingo dute hegan eta deskarga elektrikoak emango dituzte airean, ur tantek bat egin eta eror daitezen. Arabar Emiratu Batuetan euria eginaraztea ez da lan makala; izan ere, esperimentu honetako gakoa sorrarazitako euri-tanten tamainua da, berebiziko garrantzia baitu bidean desagertu ez daitezen. "Lainoen ur-tantak behar bezain handiak izaten saiatuko gara, hodeietatik erortzean lurrazal edo zoruraino irits daitezen". 

Urtean euri gutxi egiten du bertan, batez beste 100 milimetro urtean, eta urtetik urtera eskasagoa da kopurua, gainera. Lehortea arintzerik lortuko ote dute?