Hodei Herrerosek 'Kosmetai' erakusketa zabalduko du gaur Gasteizko Montehermoson

Hodei Herrerosek 'Kosmetai' erakusketa zabalduko du gaur Gasteizko Montehermoson Kosmetika hitzaren etimologiatik abiatu da artista, eskultura nola egin daitekeen hausnartzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hodei-herrerosek-kosmetai-erakusketa-zabalduko-du-gaur-gasteizko-montehermoson/@@download/image/photo1713351639.jpeg
2024/04/18
Kosmetika hitzaren etimologiatik abiatu da artista, eskultura nola egin daitekeen hausnartzeko.
Hodei Herrerosek 'Kosmetai' erakusketa zabalduko du gaur Gasteizko Montehermoson

Hodei Herreros artistaren Kosmetai erakusketa inauguratuko da gaur Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan, eta maiatzaren 19ra arte egongo da irekita. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, proiektuaren abiapuntua kosmetika hitzaren etimologiarekin egindako elkarketa da: "Hitz horrekapaintzeari edo edertzeari zein ordena unibertsalari egiten dio erreferentzia. Antzinako Grezian, kosmetai deitzen zitzaien gorputza zaintzen eta dotoretzen aritzen ziren pertsonei, baina baita estatuak eta arkitektura edertzen aritzen zirenei ere".

Arlo estrukturalaren eta zentzu estetikoaren arteko lotura estua izan da egileak bere buruari eskultura nola egin daitekeen galdetzeko hasierako puntua. Apaingarriak, gorputza, desmunta daitekeena, eta alderdi femeninoa, honako hauekin kontrajarrita: eskultura astuna, industriala eta irmoa den, eta maskulinitatearekin lotuta dagoen zerbait dela dioen ideia. Hori guztia hainbat elementuren bidez transmititzen da: arkuak, altzariak, moda-ereduak, gorputz-zatiak, forma gestaltikoak, brikolajeko egurra, xaboia, makillajea eta depilatzeko argizaria, adibidez.

Hodei Herreros (Gasteiz, 1997) artista plastikoa da. Arte Ederrak ikasi zituen Granadako Unibertsitatean, eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Banaka zein kolektiboan egin izan ditu erakusketak Murtzian, Madrilen, Bilbon, Granadan, Malagan eta Bergamon, Italian. Egonaldiak ere egin izan ditu Donostian, Gasteizen, Sevillan, eta Granadan. Gaur egun, Alquiler de local tailerra kudeatzen du beste artista batzuekin batera, Bilbon.

Tailerra maiatzean
Erakusketarekin lotuta, gainera, tailerra egingo dute maiatzaren 11n. Topaketaren helburua pentsamendu kolektiboaren prozesuak aktibatzea izango da, Herrerosek gaur egun oinarri duen puntu eskultorikora iristeko erabili dituen erreferenteen, abiapuntuen, tokien eta obren bidez. Hala, "parte-hartzaileek erakusketan modu hedatuan eta kritikoan barneratzeko eta hura esperimentatzeko aukera izango dute".

Tailerra 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara egingo dute, eta bertan izango da artista. Aldez aurretik eman behar da izena montehermoso.net helbidean edo 945 16 18 30 telefono-zenbakiaren bidez.