Hodei ehiztariak

Hodei ehiztariak Perun arazo larriak dituzte ura lortzeko, baina Abel Cruz Gutiérrezek sistema berritzaile bat asmatu du, ura eremu txiroetara eramateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hodei-ehiztariak/@@download/image/Atrapanieblas-Atacama.jpg
2017/08/23
albiste-laburra
Perun arazo larriak dituzte ura lortzeko, baina Abel Cruz Gutiérrezek sistema berritzaile bat asmatu du, ura eremu txiroetara eramateko.
Hodei ehiztariak

Lima munduko bidarren hiri lehorrena da; 10 mm euri besterik ez du jasotzen urtean. Ur falta, beste guztia bezala, eremu txiroenek jasaten dute. Hiriburuan, milioi bat inguru familiek ez dute iturriko urik, eta herrialde osoan 10 milioira iristen dira.

Arazorako irtenbidea aurkitu du Abel Cruz Gutiérrez ingeniariak; duela 14 urte, lainoak ehizatzeko sistema bat asmatu zuen, ura tantaz-tanta harrapatzen dituena.

Nylon materialez egindako tela handi batzuei esker, (6x4 m) lainoak sortutako kondentsazioa harrapatu eta depositoetan gordetzen dute ura. Sistema horri esker, 350 litro ur jaso ditzakete eginean. Ur hori ez da edangarria, baina garbiketarako eta ureztatzeko balio du.

Sistema honi esker, ura jende askorengana iristen hari da herrialdean; hurrengo pausoa, ur hori edangarria bihurtzea izango da.