“Hodei berdeak"

“Hodei berdeak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hodei-berdeakquot/@@download/image/35p44-2.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Jon Alonso
35.zenbakia
SUSA
287 orrialde



Historia eta fikzioa nahastuz, garai korapilatsu baten berri ematen digu Alonsok. Gerra zibiletik honakoa, 60ko hamarkadako Iruñeko giro abertzalean sakonduz. Testigantzetatik abiatuz. Anekdota eta pasadizo txikiekin osotasuna ehunduz. Liburu oparoa. Bizia eta konplexua. Plano ezberdinak baliatuz, generoak tartekatuz, narratzaileekin jokatuz, denboraren hariak gurutzatuz, ahots ezberdinei oihartzuna eskainiz. Beroiz sendia ardatz. Aita-semeak. Miguel eta Mikel. Abertzale belaunaldi bi. Ikuspegi ezberdinak. Bide diferenteak. Banantzen ari diren enbor bereko adarrak. Zeharka, Tom Hewart amerikarra. AEBetako inteligentzia zerbitzuak, kontzientzia arazoak, denontzat aski ezaguna den Konpainia erlijioso boteretsu bat, Petralic misteriotsua... Memoriarekiko fideltasunez eraikitako murala. Literatura puri-purian. "Hodei berdeak".