Hoa, hoa, hemendik hotsa

Hoa, hoa, hemendik hotsa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hoa-hoa-hemendik-hotsa/@@download/image/61p28-2.jpg
2012/12/13
berria
1925eko irailaren 29an zabaldu zen euskara aurrenekoz irrati bidez.
Dirudienez, Donostiako Udalak irrati bat antolatzeko asmoa zuen, irrati horren bidez turismoa erakartzearren. Nonbait, Donostiako Udalak ez zuen Madrildik baimena lortzerik izan, baina bai, ordea, Sabino Uzelaieta alkateordeak, eta horrela sortu zen EAJ-6, Radio San Sebastian.
Ondoren, 1932an, bigarren loraldi bat izan zuen euskarazko irratigintzak. Euzko Gaztedi erakundearen bitartez, Joxe Zubimendi eta Ander Arzelus izan ziren lehen saio haien bultzatzaile nagusiak. Hala, 1932ko martxoaren 2an egin zuten lehen euskal irratsaio finkoa Donostian, Unión Radio San Sebastian izeneko etxean.
Zubimendiren poema batek eman zion hasiera saio historiko hari:
Ua, ua emendik, otsa,
abil azkar, azkar, pizkor, abotsa!
Gure hizkuntzan agur laztana,
ludiko euskeldun danorengana,
Hortxe dijua.
Ua… ua…!