Hoa, hoa Hatortxura

Hoa, hoa Hatortxura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hoa-hoa-hatortxura/@@download/image/20096183174Hatortxu1.jpg
2012/12/13
berria
Sakana aldean dena prest daukate Hatortxu Rock-en 10. edizioa hasteko. Gerturatuko den jende uholdeak elkartasunaren hiriburu bilakatuko du Lakuntzako herri txikia.

Bihartik hasi eta igande arratsaldera bitarte, Lakuntza elkartasunaren hiriburua izango da. Eta Hatortxu jaialdiaren inoizko edizio berezienaren lekuko ere bai. Besteak beste, jaialdi bakar batek hainbeste talde batera biltzen dituen lehen aldia delako: 65 talde, eta guztiak musutruk! Euskal presoekiko atxikimenduak eraman ditu parte hartzera. Hiru gunetan banatuta, Reincidentes, Berri Txarrak, Banda Bassotti eta beste 62 talderen zuzenekoez gozatzeko aukera izanen dute bertaratzen diren milaka lagunek.

Hatortxu Eguna
Kontzertuz eta jai giroz betetako asteburuaren ondoren, igandean Hatortxu Eguna ospatuko dute Lakuntzan. Musikarik ez da faltako, ezta hitzaldi, erakusketa eta animaziorik ere. Ehunka lagun bildu eta presoentzako aterako duten argazki erraldoia izanen da politena. Beriain mendian den gunean jarri dute hitzordua, 14:00etan.

Kontzertuak

Ostirala: Gatillazo, Kaotiko, Etsaiak, Rip, Ekon, Reincidentes, Banda Bassotti, Kop, Dj Jo ta Txo, Des-kontrol, Kauta, Boom club, Banda Batxoki, Hesian, The kluba, Hora Zulú, Strawberri Hc, Xasta, Amaiur, Korunba, Elektrotxaranga, Apurka, Egurre, Impekables, The Sekta eta Jabi Gutierrez.

Larunbata: Koma, Parabellum, Narco, Berri Txarrak, Mak, Doctor Deseo, Akatu, La pulquería, Eina, Deabruak Teilatuetan, El trono de judas, Arai, Habeas Corpus, Lehendakaris muertos, Governors, Watson, Morau ta Agotak, Khous, Neguri Gorriak, Tximeleta, Dj Elepunto, Desechos, Arima Sutan, Ze esatek!, Lor eta orkresta.

Igandea: Oreka Tx, Kerobia, Gatibu, Betagarrri, Mikel Urdangarin, Zea Mays, Lehiotikan, Korrontzi, Mashara, Vendetta, Trikizio, La gossa sorda, Karratua borobila da, Skontra, Fermin Balencia, Txortains eta Gualitxo.