Hizkuntzaren keinua

Hizkuntzaren keinua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizkuntzaren-keinua/@@download/image/201210576Hizkuntzaren_Keinua.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Askoren artean
133.zenbakia
“Euskaraz bizi nahi dut” dinamikaren baitako ekimenen artean dago liburu honen argitalpena. Hogeita bost idazlek eta hogeita sei ilustratzailek hartu dute parte, eta  proiektu berezi, eder eta goxoa osatu dute. Mikrokontakizunak dira, euskaraz idatziak eta euskarari buruzkoak denak, ilustrazio banak lagundurik. Guztiek helburu komun bat dute: keinu bat egitea; ez hizkuntzari, hiztunei baizik. Eta horixe da liburua, keinu bat.