Hizkuntza ulertezina

Hizkuntza ulertezina https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizkuntza-ulertezina/@@download/image/34p17-3.jpg
2012/12/13
berria
Hizkuntza ulertezina
XII. mendean, Aymerie Picaud apaiz frantziarrak Galiziako  Santiagora erromesaldia egin zuen, Euskal Herria zeharkatuz.  “Liber peregrinationis” gida idatzi zuen apaizak, eta bertan euskaldunei eta euskarari buruz hitz gogorrak izan zituen: “Euskaldunak basatiak dira… Jaten ikusiko bazenitu zerriaz gogoratuko zinateke eta hitz egiten entzunez gero, zakurraren zaunkaz. Hizkuntza ulertezin barbaroa hitz egiten dute”. Ez zituen batere maite gure herria eta gure hizkuntza frantziarrak.