Hizkuntza, istilu eragile

Kieven dagoen Ukrainako Parlamentuan ez da polemikarik falta. Oposizioko kideek eta Gobernuko parlamentariek ukabilkadaka amaitu dute hizkuntza politikari dagokion lege proiektuaren harira. Viktor Yanukovich da herrialdeko presidentea, eta 2010ean hautatua izan aurretik, ukraineraz gain errusiera ere hizkuntza ofizial izendatuko zuela adierazi zuen, baldin eta kargua eskuratzen bazuen. Oposizioaren iritziz, ordea, neurriak bi hizkuntzetako hiztunen arteko liskarrak baino ez ditu eragingo. Orain arteko saiakerak ezerezean geratu dira, parlamentuan gehiengorik lortu ez duelako, baina Yanukovichek ez du amore eman.