Hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du Frantziako Konstituzio Kontseiluak

Hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du Frantziako Konstituzio Kontseiluak 60 diputatuk jarritako helegiteari erantzunez atzera bota du, partzialki, hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantziako Konstituzio Kontseiluak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizkuntza-gutxituen-aldeko-legea-atzera-bota-du-frantziako-konstituzio-kontseiluak/@@download/image/Arbona Ahetzeko ikastola - sartzea.jpg
2021/05/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

60 diputatuk jarritako helegiteari erantzunez atzera bota du, partzialki, hizkuntza gutxituen aldeko legea Frantziako Konstituzio Kontseiluak.
Hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota du Frantziako Konstituzio Kontseiluak

Kontseiluak adierazi duenez 4. eta 9, artikuluak Frantziako Konstituzioaren aurkakoak dira. Hori dela eta, murgiltze eredua ez da Frantziako Hezkuntza kodean sartuko. Frantziar Estatuk hizkuntza gutxituen irakaskuntza eskaintzen duten euskal diruz laguntzeari buruzko 6. artikuluaren kontra jarri zuten helegitea 60 diputatutk. Artikulu hori ordea, ontzat eman du Konstituzio Kontseiluak. Aipatutako artikuluak ordea Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla ebatzi du eta horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza. 

Honela, zuzenbide publikoko pertsonei eta zuzenbide pribatuko pertsonei zerbitzu publikoekin harreman frantsesez gauzatzea inposatzen zaie, eta pertsonek ezingo dute frantsesa ez den beste hizkuntza bat erabiltzeko eskubideaz baliatu. Alabaina, ebazpenak adierazten duen hizkuntza gutxituen irakaskuntza bidezkoa dela, beti ere Frantziako Konstituzioaren 2. artikuluaren eskakizunak betetzen baditu. 

Frantziako Gobernuaren borondatearen kontra, aldeko 247 botorekin onetsi zuten hizkuntza gutxituen aldeko legea, apirilaren 8an, honela Frantzian dauden hizkuntza gutxituei ofizialki ikasteko aukera sendotuz. Honetan lanean ari diren eragileek “historikotzat” jo zuten Frantziako Asanbleak legea onartu izana. Beraz, azken ebazpen hau sekulako kolpea izan da euskarak Iparraldean arnasa hobeto hartzeko aukerak berriz ere, murriztuz.