Hizkuntza gutxituak erabiltzen dituzten gazteen topaketa egingo dute Gasteizen

Uztailaren 18tik 22ra bitarte, Bretainiako, Korsikako, Galizako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko gazteak elkartuko dira eremu urriko hizkuntzaren bat erabiltzetik eratorritako arazoak partekatu eta hauen inguruan hausnartzeko.
Gasteizko Udalaren Gazte Planak eta Euskara Planak antolatuta, Europa mailan eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak darabiltzaten 18 eta 30 urte bitarteko gazteak elkartuko dira EHUko Letren Fakultatean. Guztira 100 gaztek parte hartuko dute elkarren berri izan eta kezkak nahiz ardurak partekatzea helburu duen ekimen honetan.
Uztailaren 18an hasi eta 22an amaituko den topaketak hiru zati edo alderdi izango ditu. Bat akademikoa. Goizeko 9:00etatik 11:00etara bitarte, hizkuntz arazoen inguruan mintzatzeko mahainguruak eta hitzaldiak izango dira. Besteak beste, Carmen Junyent, Sechu Sende, Asisko Urmeneta, Gorka Julio edo Joan Sole Camardons bezalako izen esanguratsuak hurbilduko dira Gasteizera euren ekarpena egitera hainbat gairen inguruan: hizkuntza ekologia, sare sozialak, aurreiritziak
Bigarren atala edo zatia bertara hurbiltzen diren gazteek beraiek diseinatuko dute: kontzertuak, dantzaldiak, kalejirak... Eta hirugarrenik, aisialdirako ere izango da tarterik eta arratsaldero Gasteiz hobeto ezagutzeko irteerak antolatuko dituzte.
Parte hartzeko interesa duenak, gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzi edo 945 161616 telefono zenbakira hots eginda eman dezake izena. Gasteiz kanpotik hurbiltzen direnei antolakuntzak ordainduko dizkio lo egiteko tokia eta bazkari-gastuak.