Hizkuntza bat ez da galtzen...

Hizkuntza bat ez da galtzen... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizkuntza-bat-ez-da-galtzen/@@download/image/20128286531Tuva.jpg
2012/12/13
berria
Tuvan, Mongoliarekin muga egiten duen Errusia hegoaldeko errepublikan, tuva hizkuntza erabiltzen dute herritarrek beren artean komunikatzeko. Gutxi dira ordea, 200.000 inguru, eta mintzaira desagertzeko zorian dela diote adituek. Ez da bakarra: bi astean behin hizkuntza bat galtzen da munduan, eta aurreikuspenen arabera, mende amaierarako egun erabiltzen ditugun 7.000 hizkuntzen erdia desagertuko dira. Horien artean aurkitzen dira, besteak beste, AEBtako Kalifornia estatuko indigenen hupa, karuka eta wintu hizkuntzak, eta baita Mexikoko seria eta Indiako aka ere.