Hizki, hitz eta irudiz osatutako 'Korapilatu' karta-jolasa sortu dute
Hezten elkarteak Korapilatu izeneko karta-jolasa sortu du, Euskal Herrian sortu, diseinatu eta ekoitzia. Hitz, irudi eta hizkiak lotu eta pilatu! leloa du jolasak. Karta-jolas honetan, hizkiak, hitzak eta irudiak daude.
Karta guztiek irudiak dituzte alde batean eta, bestean, hitzak eta hizkiak. Hitzen eta irudien arteko lotura egitea da helburua, eta milaka dira sortu daitezkeen loturak, irudi bakoitzak gauza ezberdinak iradokitzen baititzake.

Jolasaren barruan hiru modalitate ezberdin proposatu dituzte: batean, karten arteko loturak egin beharko dira hitz bakarra erabilita, eta lotura-hitzak errepikatu gabe; beste batean, jokalarietako batek gai bat jarriko du eta, ahalik eta azkarren, gai horrekin zerikusia duten kartak hartu beharko dira; azkenik, hirugarren proposamenean, egokitutako hizkiak erabiliz, hitz bat esan beharko dute jokalariek, ahalik eta azkarren. Proposatutako jolasak kateatu ere egin daitezke, edota norberaren irudimenaren arabera, aldaera berriak sortu. Jokoa hezten.eus atarian eskura daiteke.

