Hizki.app: hitzekin egunero jolasteko aukera berri bat

Hizki.app: hitzekin egunero jolasteko aukera berri bat Azaroan ospatu zen lehenengo Euskal Game Jam, bideojoko maratoian, garatu zen jokoetako bat izan zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hizki-app-hitzekin-egunero-jolasteko-aukera-berri-bat/@@download/image/hizkiapp_2.jpg
2023/12/13
Azaroan ospatu zen lehenengo Euskal Game Jam, bideojoko maratoian, garatu zen jokoetako bat izan zen.
Hizki.app: hitzekin egunero jolasteko aukera berri bat

Wordle eta Berbaxerka jokoen antzerakoa da. Hizki.app deitzen da eta euskarazko jokoekin jolastea gustukoa duzunetakoa bazara ziur gozatuko duzula.  

Jokoari hasiera emateko gmail baten bidez identifatu beharra eskatzen du. Behin hori eginda zuzenean has gaitezke jolasten. 

Berehala 4x4 hizkiko lauki bat agertuko zaigu, guztira 16 letra, batzuk errepekikatua egon litezke. Scrabble jokoan bezala, letra bakoitzak puntu jakin bat du. Eta aipatutako jokoaren dinamika bera jarraituz, 16 letra horiekin hitz ezberdinak osatzean datza jokoa. Zenbat eta puntuazio altuagoko letrak hautatu orduan eta puntu gehiago. Baina kasu! Behin hitz bat osatzean, letra horiek lautitik desagertzen dira! 

Eguneko erronkaz gain, orduero aldatzen doan beste bat ere azaltzen da, baita jokalari guztien sailkapena ere. Pello Altadill-ek sortua izan da Hizki.app.