Hitzokei, sareko hiztegi eroa

Zer esan nahi du "Hitzokei" hitzak? Bada, sareko hiztegi eroaren arabera, hitz hauek omen esan nahi du. interneten sortutako egitasmoa da Hitzokei (http://hitzokei.tximinia.net). Nahi duenak parte har dezake eta helburu bakarra du: Hitz-jokoen bitartez euskarazko hitz berriak sortzea.
Markos Gimeno blogariak (www.blogak.com/ zerorajasoa) abiatu zuen 2009ko apirilean. Bere hitzetan, ekimen kolektibo izateko xedez sareratu zuen. Sare sozialak baliatu ditu horretarako. Izan ere, Hitzokei hiztegian adiera berri bat gaineratzeko nahikoa da Twitter sare sozialaren bitartez hitz berri bat aireratzea.
Ekimenaren nondik norakoa ulertzeko, adibide batzuk jartzea baino gauza hoberik ez da Ertxantxa: herriari egindako txantxa astuna. Amorrortu: maitasuna ereiten den baratza. Sorbalda: Ikeako erosketak etxeraino eramaten dizkizun moja. Gorputza: zaratarik gabeko puzkerra.
Finean, egin behar den gauza bakarra Twitter bidez Terminoa: definizioa patroia erabiliz, adiera berriak sareratzea da #hitzokei etiketa baliatuta. Modu horretan, termino berri guztiak etiketa horrekin bila daitezke.
Hasiera batean hitz hauek Twitterren soilik aurki zitezkeen arren, Mikel Iturbe blogariak (www.hamahiru.org) wiki bat sortu zuen guzti guztiak biltzeko xedearekin. Denborarekin, biltegia automatizatuz joan da eta gaur egun, Julen Ruiz software-aske garatzaileari esker, webgune propioa du egitasmoak: http://hitzokei.tximinia.net.
Beste ekimen batzuk sortu izanagatik ere da ezaguna Ruiz euskal blogosferan. Hala nola, Librezale.org, Xuxen zuzentzaile automatikoa eta Euskalbar Firefox nabigatzailerako hiztegien bilduma. Egileak berak azaldu duenez, garapena Pythonez egin du, erraza izateaz gain eskaintzen dituen liburutegiekin ia edozer gauza egin daitekeelako. Webeko kontuetan erraztasun handiak ematen omen dituelako, Django frameworkarekin aritu da lanean. APIarekin lan egiteko zuzenean, Simplejson liburutegia erabili du inolako wrapperik gabe, JSON formatuko emaitza primeran konpontzen baita Pythonekin.Terminoen eguneraketa automatikoak egiteaz cron ataza bat arduratzen da, eta gainerakoan ez omen dago sekretu handiegirik.
Webgune honi esker, lehen aipatutako patroia daukaten Twitterreko mezuak automatikoki datu base batean gorde eta argitaratzen dira Hitzokei hiztegian. Bestalde, webgunean bertan dagoen formularioaren bitartez, Twitter konturik gabe ere edonork sor ditzake termino berriak.
Gero eta gehiago dira egitasmoan parte hartzen ari diren hitzokeilariak. Gimenok berak adierazi duenez, gainera, hitz berriak sortzeko garaian ez dago inolako araurik, lehen aipatutako argitalpen patroia erabiltzeaz landa. Beraz, lotsagabekeria, ironia eta sarkasmo ugari aurki daiteke hiztegi atipiko honetan. Tarte batean barre egiteko aitzakia bikaina da Hitzokei. Eta, jakina, Euskaltzaindiak baino askoz ere azkarrago onartzen ditu adiera berriak! Lerro hauek idazteko unean, hain zuzen ere, 643 termino zeuden guztira, 61 egilek emanak.
Zutagu.net: Ezagutza partekatzea helburu duen sare sozial honetan dagoen argazkilaritzaren inguruko taldean, Solargrafia teknikaren inguruko azalpena argitaratu du erabiltzaile batek. Ez dauka ia tratamenturik. Karreteak gordetzeko zilindro beltz bat, argazki paper fotosensiblea barruan eta zulo txiki bat. Astebeteko esposizio luze bat. Emaitzak ikusgarriak dira.

Euskalerriairratia.com: Zaldieroa komikigileak eta Juan Kruz Lakasta kazetariak igandero Berria egunkarian argitaratzen duten Serio Demonio atala Euskalerria Irratiaren webgunean egongo da ikusgai hemendik aurrera. Umorearen ikuspegitik gaurkotasunaren berri izateko parada ezin hobea.
Egunkaria.info: Bolo-bolo dabil Egunkaria auzia azken hilabeteotan, euskara hutsezko egunkari bakarraren itxieraren inguruko epaiketa dela eta. Webgune honetan, auziaren inguruko informazio mordoa dago irakurgai, eta epaiketaren nondik norakoen berri zuzenean jasotzeko aukera dago. Gainera, auzipetuei atxikimendua adierazteko web orrialdea ere badu.

HARRITU GAITU

KATXONDOENA

INFORMAZIO BILA