Hitzetatik ekintzetara jardunaldiak egingo dituzte datorren asteburuan

Hitzetatik ekintzetara jardunaldiak egingo dituzte datorren asteburuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hitzetatik-ekintzetara-jardunaldiak-egingo-dituzte-datorren-asteburuan/@@download/image/20122148196hitzetatik_ekintzetara.jpg
2012/12/13
berria
Hitzetatik ekintzetara jardunaldiak egingo dituzte datorren asteburuan
Gazte Ekoliderrak Sareak 'Hitzetik Ekintzetara' gida argitaratu zuen 2011an, Jardunbide Jasangarriari buruz. Hori oinarri hartuta, jardunaldiak egingo dituzte otsailaren 24an, ostirala, eta 25ean, larunbata, Donostiako Andia kaleko Kutxa aretoan. Izena emateko epea otsailaren 23ra bitartekoa da.

Praktika, jokabide eta esperientzia jasangarriak aurkeztuko dituzte jardunaldietan, eta berauek zabaltzea izango da helburua. Horrela, besteen jardunetik ikasi ahal izango dute parte hartzaileek, horretarako beharra ikusi baitu Ekoguneak.

Jardunaldiak elebidunak izango dira, eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Otsailaren 23ra bitarte dago zabalik izena emateko epea, eta formulario hau bete besterik ez da egin behar.

Gai nagusiak


•    Hirigintza
•    Lurralde antolakuntza
•    Ura
•    Elikagaien subiranotasuna eta kontsumo arduratsua
•    Energia
•    Gizarte ekonomia solidarioa
•    Hiritarren parte hartzea

Egitaraua


Otsailak 24, ostirala

16:00. Jardunaldien aurkezpena

16:15-17:00. Mario Gabiria, Eduardo Cordoba eta Fijo Jimenez arituko dira

17:00- 17:15. Atsedenaldia

17:15 – 18.15. Isabela Velazquezek urbanismoaren inguruko hitzaldia emango du

18:15 – 20:30. Inguruko esperientziei buruzko mahai ingurua


Otsailak 25, larunbata

10:00 - 13:15. Energiaren, Uraren kultura berriaren, eta Elikagaien subiranotasun eta kontsumo arduratsuaren inguruko hitzaldiak eta mahai inguruak, Donostiako areto ezberdinetan

13:15 – 15:45. Bazkaria

15:45 – 17:45. Parte-hartze prozesuak, Udalerri mailan gaiari buruzko hitzaldia, berriro ere Andia kalean

17:45 – 18:00. Atsedenaldia

18:00 – 20:45. Gizarte ekonomia solidarioari buruzko mintzaldia, eta saioen itxiera