Hitzaren Eskolak 'Lau Lautada Lauso' ekitaldi irekia egingo du larunbatean

Hitzaren Eskolak 'Lau Lautada Lauso' ekitaldi irekia egingo du larunbatean Amets Aranguren, Joseba Sarrionandia, Irati Gorostidi eta Itziar Ugarte irakasleek bideratuta, isiltasunaren inguruko performancea, hitz jokoen liburuaren aurkezpena, film proiekzioa eta poema irakurketa izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hitzaren-eskolak-lau-lautada-lauso-ekitaldi-irekia-egingo-du-larunbatean/@@download/image/53344098973_bf1207a9f8_k.jpg
2023/11/29
Amets Aranguren, Joseba Sarrionandia, Irati Gorostidi eta Itziar Ugarte irakasleek bideratuta, isiltasunaren inguruko performancea, hitz jokoen liburuaren aurkezpena, film proiekzioa eta poema irakurketa izango dira.
Hitzaren Eskolak 'Lau Lautada Lauso' ekitaldi irekia egingo du larunbatean

Azpeitiko Hitzaren Eskolaren laugarren edizioa martxan da eta ekitaldi irekia egingo dute. Bertako lau irakasleek hartuko dute parte, lau proposamen ezberdinekin. Aurreratu dutenez, "egiten dutenaren lau erakusgarri fidel" izango dira, "lau laurden oso batentzat".

Amets Arangurenek isiltasunarekin dugun harremana hartu zuen bere saioetarako ardatz, "belarri garbiketa egiteko", eta hitzik gabeko bertsoak botatzera gonbidatuko ditu Ion Celestino eta Amets Aznarez musikariak.

Joseba Sarrionandiak Markos Gimenoren sormen lan oparoa hartu zuen oinarri, bere hitz jokoak, palindromoak, kalanburrak eta bestelakoak. Horiekin liburu bat editatzen ari da, Pamielak laster kaleratuko duena, eta haren aurkezpena egingo du ekitaldian.

Irati Gorostidik bere zinegile lanean hitzak hartu dituen formak erabili ditu lanerako, "narrazio modu diferenteak aztertuz eta narrazioa bera zer ote den galdetuz". OT-IL filma aurkeztuko du, okin bat lanean erakusten duen Super8ko lana.

Itziar Ugartek, berriz, arretaren gaia hartu du, eta begirada poetikoaren osagaiak aztertzen aritu da. Chantall Maillarden Idaztea poemaren irakurketa egingo du.

Ekitaldia larunbatean izango da, 12:00etan hasita, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean.