Hitzaldiak, dastaketak, eta tailerrak izango dira Darabilboren otsaileko egitarauan

Hitzaldiak, dastaketak, eta tailerrak izango dira Darabilboren otsaileko egitarauan Inauteriak girotzeko familia tailerrak, argiaren inguruko tailerra, eta liburu aurkezpena izango dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hitzaldiak-dastaketak-eta-tailerrak-izango-dira-darabilboren-otsaileko-egitarauan/@@download/image/inauteri.jpg
2023/02/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Inauteriak girotzeko familia tailerrak, argiaren inguruko tailerra, eta liburu aurkezpena izango dira, besteak beste.
Hitzaldiak, dastaketak, eta tailerrak izango dira Darabilboren otsaileko egitarauan

DARABILBO euskarazko aisialdi programak hainbat ekintza antolatu ditu otsailerako ere. Familientzako tailerrak, kakorratz-lanak, dastaketa gastronomikoak eta beste izango dira.

Inauteriei begira, buruarinen tailerrak antolatu dira, familian egiteko. 6-12 urteko haurrek parte hartuko dute, helduekin batera. Ostegunean, hilak 9, Deustuko udaltegian izango da hitzordua, otsailaren 17an Miribillako Mirigorri elkartean, eta otsailaren 24an Santutxuko udaltegian.

Kakorratza-lanarekin ere jarraituko dute, txalekoak egiten, Arantza Aresekin. Otsailaren 17an, 18:00etan izango da hirugarren saioa. Bestetik, Berbalagunak Hernani aldera joango dira, sagardotegira, Getxoko Egizukoekin batera, otsailaren 11n. 

Argian dago giltzarria hitzaldi-solasaldia ere izango da otsailaren 22an, 19:00etan, Santutxuko udaltegian. Argiaren kontzeptuaz arituko dira, historian zehar, Jose Ramon Etxebarria eta Zientzia Berbalagunak.
'Maus'
 
Julen Gabiria Maus komikian egindako itzulpenaz arituko da, otsailaren 23an, 19:00etan, Basurtuko udaltegian. Gainera, komiki ale batzuk zozketatuko dituzte bertaratzen direnen artean. Martxoan bueltatuko da, liburua irakurrita, Mausen barrukoez hitz egiteko asmoz.
 
Azkenik, garagardo dastaketa itxia egingo dute otsailaren 23an Xake espazioan, bertakoentzat prestatua. La Catedral de la Cervezaren Jorge Esbirro izango da dastaketaren gidaria.

Ekintzetan parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar da izena darabilbo.eus webgunean, darabilbao@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian. Gainera, nahi duenak bere ideiak proposatzeko aukera ere badu.