Hitz adina mintzo: Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak Gasteizen

Hitz adina mintzo: Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak Gasteizen Urrian abiatuko da hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturtea. Edizio berri honetan zazpi hizkuntza ezagutu ahal izango dira: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kallallisut. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hitz-adina-mintzo-hizkuntza-gutxituak-ezagutzeko-zikloak-gasteizen/@@download/image/HITZ-ADINA-MINTZO-2020_KARTELA_ONA-scaled-e1599746499114.jpg
2020/09/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urrian abiatuko da hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturtea. Edizio berri honetan zazpi hizkuntza ezagutu ahal izango dira: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kallallisut.
Hitz adina mintzo: Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak Gasteizen

Urriaren 14an Karlos Zurutuza euskal kazetariak inaugurazio hitzaldia eskainiko du Hitzaren jabeak: amazig eta kurdu herrien hizkuntz biziberritze prozesuak izenpean 12etan Arabako EHUko Campusean.

Ondoren, urrutik abendura bitartean, udaberrian eskaini gbae geratu ziren hiru hizkuntzen txanda izango da: sarabiera, lakota eta nasa yuwea. Ondoren Ivan Igartua EHUko irakasle eta hizkuntza eslabiarretan adituak Alemania ekialdeko sorabiera aurkeztuko du; azaroan, Aitor Estebanek, Ipar Amerikako bosgarren hizkuntza erabiliena den lakotaren berri emango du, eta abenduan, berriz, Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kideek Kolonbiako nasa yuwea izango dute hizpide.

Urte berriarekin batera, gainerako lau hizkuntzen inguruan hitz egingo da Hitz Adina mintzo zikloaren baitan. Urtarrilean, AnHitzak ekimeneko hiru parte-hartzailek beren hizkuntza Gasteizen nola bizi duten kontatuko digute. Horretaz gain, ekimenaren nondiko norakoen berri emango digute, Ruben Sanchez Anhitzak-eko koordinatzailearekin batera.

Otsailean, Iruran bizi den Jorge Naur Mango-k mankanyera aurkeztuko du, Guinea Bissauko etnia anitzetako hizkuntzetako bat. Martxoan, Argitxu Camus eta Alberto Angosek Pirineotako euskalkiak ezagutaraztera etorriko dira Oihanederrera, erronkariera eta zuberera, alegia. Zikloari amaiera emateko, apirilean, Txerra Rodriguez eta Eider Palmouk Kalaallisut hizkuntza gerturatuko dute, Groenlandiako inuitek hitz egiten duten hizkuntza.

Aurten ere zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Hala, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 euroko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 euro ordaindu beharko da saioko. Karlos Zurutuzaren aurkezpen saioa doakoa izango da. Egitarau osoa kontsultatzeko sartu hemen.