Hitler Berlinera bueltan

Berlinera itzuliko da Adolf Hitler. Baina, oraingoan, argizarizko figura moduan. Londresko Madame Tussauds museoak beste museo bat irekiko du Berlinen, eta Alemaniako zenbait pertsonaia historikoren figurak jarriko ditu ikusgai; haien artean, nazismoaren sortzailea. Museoak adierazi duenez, berlindarren eta turisten artean inkesta egin zuten, eta emaitza argia izan zen: Hitler zen gehien ikusi nahi zuten pertsonaietako bat. "Pertsonaia miresgarria ez dela erakustearren", Hitler bunkerrean irudikatuko dute, galtzaile moduan; mahai baten atzean jarriko dute, inork bere alboan argazkirik egiteko modurik izan ez dezan. Albisteak zeresana eman duen arren, ez da Hitler museoan jartzearen kontrako jarrera nabarmenik izan.