Historikoa: NBAko Milwaukee Bucks taldearen boikota Jacob Blake-en kasua dela eta

George Floyden hilketa oraindik ere memorian bizi-bizi dagoela, poliziak zazpi aldiz egin zion tiro bizkarrean Jacob Blakeri, autoan sartzera zihoan unean. Gertaera latz horrek, lehen inpaktua izan du NBA liga ezagunean. Asteazken honetan eta asteazkenetik ostegunerako goizaldean jokatu behar ziren partida guztiak bertan behera geratu baitira, tartean zeuden 6 taldeek jokatzeari uko egin ostean. Boikota Milwaukee Bucks-ek hasi zuen, Orlando Magic-en aurkako kanporaketako bosgarren partidara ez aurkeztu ondoren.
Zuzendaritzako kideak eta jokalariak AdventHealth Arenan azaldu ziren arren, ia ez ziren aldagelatik atera eta jokalariek ez zuten irten nahi izan. Bucks-ek bost jokalari iragarri zituen. Magic taldeak erabakia onartu zuen, nahiz eta jokalariak berotzen hasi ziren, eta ez ziren aurkeztu ere egin.
Jokalariak goizaldean bildu dira, datozen egunetan jarraitu beharreko bide-orria ezartzeko, eta denboraldia kolokan dago une honetan. NBAk ez daki zer gertatuko den , eta litekeena da beste 3 partida bertan behera uztea. Jardunaldia Jazz eta Nuggets taldeen arteko seigarren partidarekin hasiko litzateke, Raptors eta Celtics-en arteko ekialdeko finalerdietako lehen norgehiagokarekin eta Mavericks eta Clippersen arteko seigarrenarekin.