Historiaurreko hegaztia Alaskako zeruetan?

Duela gutxi Alaskako hegazkin gidari bat aho bete hortz geratu zen, 4,5 metroko hegazti batekin topo egin zuenean. Inork ez daki zehatz mehatz zein ote den pilotoak ikusitako txoritzarra, baina hainbat hipotesi jarri dira mahai gainean. Batzuen arabera, txoritzarra Stellerreko itsas arranoa zen, Asian bizi den hegazti handia, hain zuzen. Hala eta guztiz ere, arranook pilotoak ikusitako izakia baino txikiagoak izan ohi dira. Bigarren hipotesi baten arabera, tamaina aintzat hartuta, hegaztia teratornis bat izan zitekeen. Kontua da espezie hori historiaurrean bizi zela eta aspaldi galdu zela. Kontu bitxia, ezta?