Historiaurreko dortoka kume bat aurkitu dute fosilizatutako arrautza baten barruan

Historiaurreko dortoka kume bat aurkitu dute fosilizatutako arrautza baten barruan Ernatu gabeko historiaurreko dortoka arrautzen aurkikuntza Txinako bordalde batean gertatu zen ustekabean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/historiaurreko-dortoka-kume-bat-aurkitu-dute-fosilizatutako-arrautza-baten-barruan/@@download/image/AANqWor.img_.jpeg
2021/08/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ernatu gabeko historiaurreko dortoka arrautzen aurkikuntza Txinako bordalde batean gertatu zen ustekabean.
Historiaurreko dortoka kume bat aurkitu dute fosilizatutako arrautza baten barruan

Henan probintziako nekazari batek ohiko moduan hasi zuen bere lanaldia. Goizean goiz lurra landatzera joan zen betiko legez. Lurreko partzela artean harri biribil batzuk aurkitu zituen eta bere arreta bereganatu zuten. Inguruko agintariei abisatu zien eta pare bat paleontologo bidali zituzten. Nekazariak ez zukeen sekula pentsatuko esku artean zituen harriak historiaurreko dortoka baten arrautza fosilizatuak zirenik!

Bertako elezaharrek diotenez, justu Henan probintzian sortu zen Txinatar zibilizazioa orain dela milaka urte. Euren aurretik ere, inguru hori aberatsa zen narrastietan eta inguru horren jabe izan ziren urte luzez. Aurkitutako fosil biribil horiek horren froga dira. Gune hau ezaguna da dinosauro hezurren presentzia ugariagatik eta beraz, ez dira horren harritzekoak bertan mota honetako aurkikuntzak. Sekula ez da, ordea, historiaurreko animalia baten arrautza fosilik aurkitu orain arte. 

National Geographic-en arabera, dortoka arrautza hauek billar pilota baten neurria eta forma dute. Fosilak laborategian aztertzerakoan ohartu ziren historiaurreko dortoka erraldoi baten arrautzak zirela. Nanhsiungchelyids izenez bezala ezagutzen den espezie hau orain arte ezagutu den lehorreko animalia espezierik handiena da, bere oskolak bakarrik pertsona heldu baten neurria izango luke. 

Arrautzen barnealdean paleontologoek bikain kontserbatutako enbrioien arrastoak topatu zituzten. Fosil hauen arabera, espezie hau Txinako eskualde horretan bizi izan zen Kretazeo garaian, 145-66 milioi urte atzera.