Historiako filmik txarrenaren atzekoak

Historiako filmik txarrenaren atzekoak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
albiste-laburra
Historiako filmik txarrenaren atzekoak
Hainbat adituren ustez inoiz egin den filmik txarrena da The Room, 2003an Tommy Wiseauk zuzendu eta Juliette Danielle eta Greg Sesterorekin protagonizatu zuen drama erromantikoa. Bada errodajearen gorabeherak kontatzen Sesterok plazaratutako The Disaster Artist liburuan oinarrituta, filma prestatzen hasia da James Franco. Zuzendari eta protagonista izango da James bera, Wiseauren paperean, eta anaia Dave Francok gorpuztuko du Sestero. Sharon Stone, Seth Rogen edota Josh Hutcherson bezalako hainbat aktore ezagun izango dituzte alboan.