Historiako datu filtraziorik handiena; hackeatu ote zaituzte?

Historiako datu filtraziorik handiena; hackeatu ote zaituzte? Jakin ezazu kaltetuetako bat zaren! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/historiako-datu-filtraziorik-handiena-hackeatu-ote-zaituzte/@@download/image/1*TYAzzTJ60x-qg5N81ElU9A.png
2019/01/18
berria
Jakin ezazu kaltetuetako bat zaren!
Historiako datu filtraziorik handiena; hackeatu ote zaituzte?

773 milioi kontu eta 21 milioi pasahitz publiko bihurtu dituzte hacker foro batean. Historiako datu filtraziorik handiena izan da Troy Hunt ziber segurtasun adituak jakinarazi duenez. Zehazki, 87 GBeko datu base erraldoi bat da, Collection #1 izenarekin bataiatua; bertan, 12.000 artxibo eta 2.700 milioi lerro ikusi daitezke, erabiltzaileen informazio pertsonala gordetzen duten 2.692.818.238 sarrerekin.

Eta zer esan nahi du guzti honek? Bada pirata informatikoek 1.160 milioitik gora konbinazio bakar eskuratu ahal izan dituztela, email helbide eta pasahitz horiek erabiliz. Hortaz, dokumentu honetara sartu diren guztiek milioika erabiltzaileen pasahitzak eskuratzea lortu dute. Mundu osoan.

HACKEATU OTE NAUTE?

Troy Huntek adierazi duenez, filtrazio honetan agertutako helbide guztiak ez dira berriak; noski, guk ez dugu inbasio horren berri zertan izan behar, emailek berdin-berdin funtzionatzen dutelako. Beraz, nola jakin dezakegu hackeatu ote gaituzten? Nahikoa duzue HAVE I BEEN PWED? atal honetan sartu eta zuen helbidea egiaztatzearekin.

ETA BAIEZKOA BADA?

Lehenik eta behin, aldatu zure pasahitza; antzeko bat ez erabiltzea gomendatzen dizugu. Eta adi; ez du balio soilik emaileko pasahitza aldatzearekin, pasahitz hori erabili duzun sare sozial edota bestelako plataforma guztiak ere aldatu behar dituzu. Have I Been Pwned? atalean zure pasahitzak hackeatu dituzten ere egiaztatu dezakezu. Behin pasahitzak aldatuta, ez ahaztu pasahitz indartsu bat aukeratzeaz!