Historia egin zuten emakumeen karta-sortak Gasteizen

Historia egin zuten emakumeen karta-sortak Gasteizen “Berdintasuna jokoan dago” ekimenak Marie Curie, María Moline edo Amelia Earhart bezalako emakumezkoak ezagutzera animatzen gaitu Isabel Ruiz Ruizen ilustrazioekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/historia-egin-zuten-emakumeen-karta-sortak-gasteizen/@@download/image/Captura de pantalla 2019-10-29 a la(s) 08.53.04.png
2019/10/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

“Berdintasuna jokoan dago” ekimenak Marie Curie, María Moline edo Amelia Earhart bezalako emakumezkoak ezagutzera animatzen gaitu Isabel Ruiz Ruizen ilustrazioekin.
Historia egin zuten emakumeen karta-sortak Gasteizen

Arabako hiriburuko gizarte-etxeak historia egin duten emakumeen karta-sortak banatuko ditu. Ludoland-Ortzadar enpresak diseinatu ditu karta berezi hauek eta ludoketetan banatuko dituzte. Karta-sorta hauetan emakumezkoen lorpen nagusienak azaltzen dira: Marie Curie zientzialaria, María Moline filologoa, Malala Yousafzai aktibista edo Amelia Earhart hegazkinlaria, besteak beste.

Ludoland-Ortzadarrek emakume hauek ikusgarri egitea pentsatu zuen Isabel Ruiz Ruizen Mujeres liburua aurkitu zutenean. Bertan, esparru ezberdinetako 18 emakume azaltzen dira. Horrela, 6 urtetatik aurrera adin guztietarako gomendagarria den karta-sorta xume bezain erakargarri bat sortu dute.

Hauetako emakume askok ezkutatuak eta isilaraziak izan dira historian zehar, eta askotan izengoitiekin sinatu behar izan zuten. Beren datu, data eta zedarriekin historia berriz ere idatzi dezakegu ordea. Jolastu nahi? Hori bai, dirudienez karta-sortak erdaraz soilik daude, pena da emakume hauen historia euskaraz ezin ezagutu ahal izatea.