Hirugarren mundutik Euskal Herrira

"Etorkin" hitzak adiera desberdinak ditu Euskal Herrian. Ondokoa, ordea, egoera okerrenean daudenei buruzko azterketa da. Hau da, Hirugarren Mundua deitzen zaion horretako gose, gerrate eta bestelako infernuetatik ihesi zerua ei den Lehen Mundu honetara ihesi datozenei buruzkoa.
Maloka Manianga Euskal Herrian dauden milaka etorkinetako bat da. Itsasuntzi batean ezkutaturik iritsi zen, duela lau hilabete, Santurtziko portura, Kongo sorterriko errepresiotik ihesi. Ez du bere aurpegia argazkietan ateratzea nahi, noski.
"Errefuxiatu politikoa naiz,ez legez kanpokoa", dio gaztelera traketsez. Gaur egun, paperik gabe jarraitzen du Maniangak (bertan bizitzeko eta lan egiteko baimena "paperak" izenez bataiatu dira); eta hala izango da luzez. Izan ere, joan den urtarrilaren 14tik hona, eta abenduaren 31-ra arte behintzat, Bizkaian ez da baimenik ematen. "Are gehiago, eskaria ere ezin da egin", azaldu digu Diego Jauregi SOS Arrazakeriako kideak. Espainiako Gobernuak urtero ezartzen du zenbat etorkin sar daitekeen herrialde bakoitzera, eta zein lanbidetan jardungo duten. Aurten, Bizkaian "behar ditugunak" zero direla esan dute.
"Zentzugabekeria itzela da", gaineratu du Jauregik: "etorkinak gure beharren arabera baletoz bezala! Jendeak euren herrialdeetako egoerak bultzatuta alde egiten dute, ez gure legeek diotenagatik".
Zenbat lagun daude Maniangaren egoera berean? Zaila da esatea, baina Hego Euskal Herrian 40.000 bat etorkin daude, horietarik erdia Nafarroan. Kopuru horretan, hala ere, atzerritar guztiak sartzen dira, baita Europako Batasunekoak ere. Gutxigorabehera, 20.000 dira herrialde pobreenetatik heldutakoak. Hala ere, erakundeak ez datoz bat paperik gabe dagoen etorkin kopuruaz. Batzuek erdia dela diote, beste batzuek, %20ra ez dela iristen.
Makina bat arazo
Maloka Manianga zenbait erakundek ematen dioten laguntzari esker bizi da, ez baitu lanik. Zenbait tokitan lana aurkitzen ahalegindu da, baina ez du lortu.
Baimenik ez jasotzea da etorkinen arazorik handiena. Urtarrilaren 14tik eskatzea ere debekatuta dago, esan bezala, baina ez pentsa urtarrila baino lehen erraza zenik. Diego Jauregik azaldu digunez, "hasteko, enpresariak aurrekontratua egin behar zuen. Eta hor arrazakeria hartu behar da kontuan, enpresari asko arrazistak baitira. Ondoren, Espainiako INEMen agiri bat behar zen, lanpostu hori nahi duen espainiarrik ez zegoela frogatuko zuena. Hori lortuz gero (beste agiri mordo batekin batera), Espainiako Poliziak txostena egin behar zuen, etorkina ona ala txarra zen jakiteko". Ez da erraza, beraz, lana aurkitzea.
Arrazakeria
Lanik egiteko aukerarik gabe, kontraturik gabeko lanetara jotzen dute askok (lortuz gero), bertokook egin nahi ez ditugun lan gogor edota gaizki ordainduetara. Emakume gehienak (%90, Jauregiren aburuz) etxe-zerbitzuan aritzen dira. Gizonezkoak, berriz, nekazaritzan, eraikuntzan, ostalaritzan edo mendi garbiketan. Beste batzuek, Maniangak bezala, erakunde sozialen laguntza behar izaten dute eta badira etsipenaren etsipenez delinkuentzian murgiltzen direnak ere.
Arazoa ez datza soilik paperak lortzean. Etorkinek eguneroko bazterketa jasan behar dute alor guztietan, "jendeak kakazaharra izango bazina bezala begiratzea, adibidez", Diego Jauregiren hitzak erabiltzearren. Arrazakeria arazo larria da, eta harreman pertsonalei ezezik, bestelako kontuei ere eragiten die. Lana zein etxea aurkitzeko garaian, esaterako.

Nkembo Manzambik hogeitabi urte zituen Euskal Herrira errefuxiatu politiko moduan heldu zenean. Gaur egun lana du, ezkonduta dago eta hiru seme alaba ditu. Manzambi etorkin afrikarrak eta euskal herritarrak biltzen dituen Afrovasca elkarteko kidea da.
Zergatik erabaki zenuen Kongotik ateratzea?
Hango poliziarekin arazoak izan nituen eta azkenik, alde egitea erabaki nuen, bakean bizi ahal izateko. Ez zitzaidan gustatzen hango gobernuaren politika.
Nola etorri zinen?
Untzian, polizoi gisa.
Berehala aurkitu zenuen lana?
Ez. Bost urtez egon naiz Bizkaian legez kanpo. Bilboko Udalak laguntza eman zidan sei hilabetez, 36.000 pezeta hilero. Gero, Caritas elkarteak hartu ninduen bere gain, beste bi hilabetez. Azkenik, fruta biltzera joan nintzen Bartzelonako herri batera eta han lan egiteko baimena eskuratu nuen.
Arazorik izan zenuen etxebizitza aurkitzeko?
Asko. Izan ere, nik nomina erakutsi eta beharrean ari nintzela frogatu arren, batzuek ez zidaten pisua eman nahi.
Zertan aritzen zara gaur egun?
1996an lortu nuen berton bizitzeko lehen baimena. Orain eraikuntzan dihardut. Igeltseroa naiz, titulu eta guzti.
Askotan, etorkinen irudia droga trafikoari, lapurretei eta prostituzioari lotuta ageri da. Baina Diego Jauregi SOS Arrazakeria-ko kidearen esanetan, uste hori ez dator bat errealitatearekin: "Droga trafikatzen edo prostituzioan dabiltzanen portzentaia handia etorkinek osatzen dute, baina inmigrazioaren barruan oso portzentaia txikia da". Bestalde, eta Nkembo Manzambik dioenez, "trafikatzen dutenek ezin dute lanik aurkitu, ez dute agiririk, eta geroz eta zailagoa dute. Eurentzat, irtenbide bakarra egiten dutena egitea da".
Hala dirudi. Tamalez, Euskal Herri osoko daturik ez dugu biltzerik izan. Dena den, Euskadiko Gazteak 2000 txostena eta CIS erakundeak Espainian egindako inkesta alderatu ditugu eta datuon arabera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako gazteek Espainiakoek baino jarrera irekiagoa dute inmigrazioari buruz. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, EAEn Espainian baino etorkin gutxiago daudela.
Etorkinekin zer egin beharko litzateke?

Bost urtez izan naiz legez kanpoko egoeran

Etorkinak eta delikuentzia
Askotan, etorkinen irudia droga trafikoari, lapurretei eta prostituzioari lotuta ageri da. Baina Diego Jauregi SOS Arrazakeria-ko kidearen esanetan, uste hori ez dator bat errealitatearekin: "Droga trafikatzen edo prostituzioan dabiltzanen portzentaia handia etorkinek osatzen dute, baina inmigrazioaren barruan oso portzentaia txikia da". Bestalde, eta Nkembo Manzambik dioenez, "trafikatzen dutenek ezin dute lanik aurkitu, ez dute agiririk, eta geroz eta zailagoa dute. Eurentzat, irtenbide bakarra egiten dutena egitea da".
Aurrerakoiagoak al dira euskal gazteak?
Hala dirudi. Tamalez, Euskal Herri osoko daturik ez dugu biltzerik izan. Dena den, Euskadiko Gazteak 2000 txostena eta CIS erakundeak Espainian egindako inkesta alderatu ditugu eta datuon arabera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako gazteek Espainiakoek baino jarrera irekiagoa dute inmigrazioari buruz. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, EAEn Espainian baino etorkin gutxiago daudela.
Etorkinekin zer egin beharko litzateke?
Espainia | EAE | |
Sarrera debekatzea | % 8 | % 3 |
Lan kontratua dutenei soilik sartzen uztea | % 70 | % 50 |
Gutxi dira | % 12 | % 31 |