Hirugarren liga Itxakorentzat

Hirugarren liga Itxakorentzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hirugarren-liga-itxakorentzat/@@download/image/20114132465Patri_Pinedo.jpg
2012/12/13
berria
Hirugarren liga Itxakorentzat
Itxako ABF ligan gailendu da hirugarrenez, atzo Donostian Bera Bera garaitu ostean. Denboraldiko hirugarren txapela dute baina, dagoeneko, Txapeldunen Ligako finalerdietan dute burua.

Donostiako Bidebieta kiroldegian eskuratu du Itxako eskubaloi talde nafarrak ABF ligako hirugarren txapela Bera Beraren aurrean 28-33 nagusituta. Txapelketa amaitzeko hiru jardunaldi geratzen direnean lortu dute Lizarrakoek garaipena, denboraldi osoan zehar erabateko nagusitasuna erakutsi eta gero.
Txapela ahaleginaren ondorio dela azpimarratu zuten jokalariek partida amaitu eta gero. Baina lana ez da bukatu eta, kasik ospatzeko denborarik gabe, honezkero gogoa igandeko norgehiagoka garrantzitsuan dute.
Atzokoan, beste behin, defentsa izan zen gakoa, eta honi esker abiatutako kontraerasoak. Nafarrek asko zuten jokoan eta tentsioari eutsi zioten norgehiagoka osoan zehar. Bera Bera hurrengo sasoian Europara itzultzeko puntuaren bila irten zen, baina donostiarrek ezin izan zuten Lizarrakoen energia geldiarazi.
Maiatzeko GAZTEZULOn Patri Pinedorekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu.